Archive

Archive for Urtarrila, 2009

PuntuEus Elkartea, .eus domeinuak lortzeko asmoz

Urtarrila 31st, 2009

.eus domeinuaren alde, atxikitu

PuntuEus Elkartea eratu da, euskarak eta euskal kulturak Interneten bere domeinu propioa izateko xedearekin. Bidea ez da ez erraza, ez motza izango, baina badaude aurretik, beste lorpenen itxaropena, .cat kataluniar hizkuntza zein kulturarako, kasu.

Ekimenak, zenbait entitateren babesa jaso du, besteak beste: Euskaltzaindia, Kontseilua, EITB, EHU, Euskal Herriko Telekomunikazio Ingeniarien Elkargoa, Euskadiko Informatikako Ingeniarien Elkargo Ofiziala, Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioa, Ikastolen Elkartea Partaide IEP, etab.

ICANN ‘Internet Corporation for Assigned Names and Numbers’ da domeinu izenak kudeatzeaz arduratzen den nazioarteko erakundea, eta beraz, erakunde honi aurkeztu beharko zaio .eus domeinua lortzeko eskaria.

Bitartean, norbanakoen atxikimenduak jasotzen ari da PuntuEus elkartea hurrengo web gunean:
http://www.puntueus.org

Norbanakoak ez ezik elkarteak ere atxikidtu daitezke PuntuEus Elkartearekin harremanetan jarriz.

Ala ba! Ez itxaron denbora gehiago eta oraindik ez baduzu egin, zure izena eman http://www.puntueus.org web gunean.

Jabi Asurmendi Ekimenak ,

Kafe Antzokia Aurrera!

Urtarrila 23rd, 2009

Badira egun batzuk, harrituta entzun nuen, Kafe Antzokiari, Bilboko Udalak jarritako isuna baten ondorioz, bi mila euro ordaindu eta atea hilabete batez itxi behar zuela, beste askotan bezala, agian jada ohituta, berriz ere, sumindura sentitu nuen. Baina ez nintzen konturatu zein puntutaraino berria larria zen, betiko desagertu zitekeela entzun nuen arte. Orduan jada, sumindura benetako kezka bihurtu zen.

Guztiaren zergatia, Kafa Antzokian emandako kontzertu batean, lokalaren aforoa gainditu omen zela zen. Zintzoki, eta iritzi pertsonal moduan, Kafe Antzokian diharduen jendea ezagutata, hasiera batetik, zaila suertatzen zitzaidan pentsatzea erea Kafe Antzokiko langileek arriskuan jar zezaketela jendea inongo egoeratan. Zalantzarik ez baneukan ere, prentsaurrekoan Xabier Monasterioren esanak entzun ostean ezinziurrago nengoen, Xabier Monasterio, sekulako pertsona da eta nire konfidantza guztia dauka.

Horretaz aparte, ulertezina da Bilboko Udalaren erabakia, ikuspuntu ekonomikotik zein ikuspuntu kulturaletik. Azken hilabete hauetan, jende asko langabezian geratzen ari den bitartean, tamalezko krisia dela eta, Bilboko Udalari, hamarka lanpostu arriskuan jartzea besterik ez zaio bururatzen. Badirudi, berriro ere, buruarekin bereziki hartutako erabakia ez dela hau. Bestetik, Kafe Antzokiak eta Zenbat Gara Elkarteak, Bilboko beste hainbeste kultur eragileek bezala, Bilbon, euskara eta gure kultura sustatzeko eta babesteko, Bilboko Udalak azaldu ez duen kemena izan du. Hori da hori jokaera! Bilboko Udalak berak, antolatu eta babestu beharrean ekitaldi kultural hauek, suntisarazten du antolatzen dituen elkarte bat. Biba zuek! (ironia).

Hala, bada, espero dut, azkenean Udalak izatea gutxieneko ardura gai honetan eta Kafe Antzokiarekin hitzarmen batera heltzea. Bestela, hutsune handia izango genuke Bilboko euskaldunok. Nahiz eta ziurasko, hau ez den izango Bilboko Udalaren kezka bat, bai, ordea, Bilboko herritar askorena. Izan ere, hau idazten duenak Kafe Antzokiari zor dio euskaraz idaztea eta hortik aurrera euskaraz bizi ahal izatea.

Kafe Antzokia Aurrera!
http://www.kafeantzokia.com

Jabi Asurmendi Iritzia , ,