Honi buruz…
Jabi Asurmendi Sainz naiz, 1979. urtean jaioa eta informatika ingeniaria. Hala ere, blog honetan, gai informatikoak seguru aterako zaizkidan arren, nire asmoa da iritzi pertsonalak zein beste gai askori buruz idaztea. Ea deformazio progesional hori baztertzea lortzen dudan.
Bestetik, egun, irakaskuntza publikoan lan egiten nabil, eusko jaurlaritzarako, eta 2006an sortu nuen proiektu pertsonalean dihardut buru belarri. Bitarlan, informatika zerbitzuak, aholkularitza eta web nahiz aplikazio garapena eskaintzen dituen enpresa da. Proiektu honek baimendu dit, betidanik gustatu zaidana egitea, informatika gaiak euskaraz, eta horri esker, eguneroko lana euskaraz egitea ere lortu dugu.
Geratzen zaidan gainontzeko denbora, Bakarne eta gure alaba Eihartzerekin ematen dut, gure txakurra Amets ahaztu gabe, eta ahal denean, bisita gurasoei.
