Lurrazalean Grabitateak 9,81m/s2-ko azelerazioa eragiten du gorputz guztietan. Instituturen batean fisika eskolak ematea suertatu zaidanean horrela saiatu naiz azaltzen ikasleei, luma bat dela edo ingudea dela. Kontua da, aireak marruskadura gehiago egiten duela luma batean ingudean baino, eta horregatikĀ altuera zehatz batetik luma eta ingudea botaz gero, luma erortzen da askoz beranduago, airearekiko marruskaduragatik. Baina hutsean, biak azelerazio berdinarekin erortzen dira eta beraz biek abiadura berdina dute puntu bakoitzean eta batera erortzen dira. Hori azaltzeko klaseetan txanpon bat eta paper zati txiki bat erabili dut maiz. Biak bere kabuz botata, txanpona erortzen da lehenago, baina paper zatia txanponaren gainean jarrita airearen marruskadura saihesteko biak batera erortzen dira. Nik ezin nuen gela hutsean utzi…
Baina bideo honetan oso ondo ulertzen da.
1 Comment for “Grabitateak 9,81m/s2-ko azelerazioa eragiten du gorputz guztietan, luma ala bola izan”
Willy
says:Ikusgarria!!!!!! Pena da bere garaian Galileok BBCko ekiporik ez zuela esperimentua horrela egiteko!!!!!