Nola ireki Facebook app-ren loturak kanpoko nabigatzaile batekin

Facebook app-ren azkenetariko eguneraketak direla eta, kontaktuen hormetan argitaratzen diren loturak irekitzeko klik egindakoan, Facebook app-an bertan irekitzen dira eta ez sistemaren ohiko nabigatzailean. Erabiltzaile batzuentzat praktikoa izan daiteke funtzionalitate berri hau, baina beste batzuetan, deseroso suerta daiteke. Facebook aplikazioak, lotura horiek irekita, beti uzten du aukera kanpoko nabigatzaile batekin irekitzeko, baina jada interakzio eta beraz, denbora gehiago da.

Nire kasu pertsonalean, kanpoko nabigatzaile batekin zuzenean irekitzea nahiago dut. Alde batetik, orokorrean, hobeto ikusten direlako webguneak ohiko nabigatzailean Facebook app-an baino eta nabigatzeko aukera gehiago ematen ditu, azken finean Facebook app ez da nabigatzailea. Bestetik, ohituta nago nire gustuko nabigatzailea erabiltzera loturak eta webguneak ikusteko. Eta azkenik, erosoagoa suertatzen zait Facebook irakurtzen joatea dena jarraian eta interesgarriak iruditzen zaizkidan loturak bigarren planoan, background moduan irekitzea, Facebook sarreren irakurketa etendu gabe. Askoz erosoago eta arinago egiten dut horrela.

Ba, azken funtzionalitate hau desgaitu daiteke loturak zuzenean kanpoko nabigatzailean irekitzeko.

Horretarako, menuaren ikurrari sakatu behar zaio Facebook aplikazioan:

Ondoren, Helps & Settings edo Laguntza eta Ezarpenak atalera joan behar da eta hor App Settings (App Ezarpenak) aukeratu.

Menuan klik egin eta App Settings aukeratu

Ondoren agertzen diren aukera guztien artean:

“Always open links with external browser” edo “Ireki loturak beti kanpoko nabigatzailearekin” agertuko da. Bada, aukera hau gaitu behar da.

2015 urtarrila 12 114512 CET

Horrela, Facebook app-n agertzen diren lotura guztiak kanpoko nabigatzailearekin irekiko dira hortik aurrera. Horrela ez balitz, Facebook aplikazioa itxi eta ireki behar da berriz.

Facebook-ek erabiltzaileei buruz duen informazioa erabiliko du beste webgune batzuetan iragarkiak erakusteko

ez datsegit

Erabiltzaile bakoitzak, jakinaren gainena ala jakin gabe, Facebooki ematen dizkion datuekin, sare soziala erabiltzaile guztien profila eratzen joaten da. Era honetan, erabiltzaile bakoitzaren datuei esker, iragarki eta publizitate bideratua erakus diezaieke sare sozialeko erabiltzaileei.

Bada, Facebookek bere iragarki pertsonalizatuak beste webguneetara ere hedatu nahi ditu bere erabiltzaileen datuez baliatuta, Facebookek berak iragarri duenez. Horretarako, 2013ko martxoan Microsofti erositako Atlas Solutions irtenbidea erabiliko du.

Cookie-etatik haratago, pertsonak.

Facebookek bere egitasmo honetaz “pertsonengan oinarritutako marketing”-aren ideia nabarmendu du “cookie-etan oinarritutako marketing”-aren ideiaren ordez. Alegia, Facebookeko erabiltzaileak direnei eta  ez direnei buruz duen informazio guztia erabilita, edozein webgunetan publizitate segmentatua eskain dezake. Hau da, Google Adwords-ek egiten duena baino haratago joanda.

Erabiltzaileak diren eta ez direnei buruzko informazioa erabiliko du

Arestian esan bezala, ez du soilik Facebookeko erabiltzaileak direnen datuak erabiliko, sare sozialaren erabiltzaileak ez direnen datuak ere metatzen omen doa sare soziala, hainbat alditan baieztatu den legez. Bere erabiltzaileak ez direnen datuekin ere erabiltzaile hauen ezkutuko profila eratzen joango litzateke sare soziala.

Eta bere erabiltzaileak ez badira, nola pila dezake pertsona hauei buruzko informazioa? Ba, Facebook botoiak edo widgetak dauden webguneetan sartzen direnean edo Facebookeko erabiltzaileek “Bilatu lagunak” aukera erabiltzen badute webgunetik edo telefonotik, besteak beste.

Beraz, Facebook erabiltzailea ez izan arren ere eragina eduki dezake.

Pribatutasuna jokoan

Baina honek guztiak arazo bat dakar, cookiak anonimoak dira, gailu eta nabigatzaile batekin lotzen dira. Facebookeko profilek, ordea, izen eta deiturak dituzte, edo beste era batean esanda,  pertsonekin lotzen dira, eta jarraipena pertsona horrek erabiltzen dituen gailu guztietan egiten da, tabletetan, telefonoetan, ordenagailuetan, edo hozkailuan ere Internet konexioa badauka.

Beti esan da, Interneten zerbitzu bat doan erabiliz gero, erabiltzailea bera dela produktua. Nik ez diot hau txarra edo ona denik, baina bederen erabiltzailea horretaz jabetu behar da, eta kontzienteki, hori jakinda, plataforma erabili nahi duen ala ez erabaki.  Erabiltzaileak une oro ezagutu beharko lituzke plataforma bakoitzak berari buruz dituen datuak eta datu horiek ezbatzeko aukera izan.

Kasu honetan, Facebookek erabiltzailearen profil pribatu honetara sartzeko eskubidea dauka baina erabiltzaileak berak ez. Hori, gutxi balitz ere, Facebookeko erabiltzailea ez izan arren, zure profil ezkutua ere gorde dezake.

Egia esanda, ni neu gero eta aspertuago nago Facebooke-kin, pribatutasun arazo hauetaz gain, nekatuta nago nik izena eman ez dudan taldeetako mezuak eta jakinarazpenak jasotzeaz edo Candy Crush edo Farmville bezalako jokuetarako gonbidapenekin. Facebookek ere alde onak dauzka, jakina, baina desbantaila hauek guztiek abantailei pisua kentzen diete.