Facebook app-ren azkenetariko eguneraketak direla eta, kontaktuen hormetan argitaratzen diren loturak irekitzeko klik egindakoan, Facebook app-an bertan irekitzen dira eta ez sistemaren ohiko nabigatzailean. Erabiltzaile batzuentzat praktikoa izan daiteke funtzionalitate berri hau, baina beste batzuetan, deseroso suerta daiteke. Facebook aplikazioak, lotura horiek irekita, beti uzten du aukera kanpoko nabigatzaile batekin irekitzeko, baina jada interakzio eta beraz, denbora gehiago da.
Nire kasu pertsonalean, kanpoko nabigatzaile batekin zuzenean irekitzea nahiago dut. Alde batetik, orokorrean, hobeto ikusten direlako webguneak ohiko nabigatzailean Facebook app-an baino eta nabigatzeko aukera gehiago ematen ditu, azken finean Facebook app ez da nabigatzailea. Bestetik, ohituta nago nire gustuko nabigatzailea erabiltzera loturak eta webguneak ikusteko. Eta azkenik, erosoagoa suertatzen zait Facebook irakurtzen joatea dena jarraian eta interesgarriak iruditzen zaizkidan loturak bigarren planoan, background moduan irekitzea, Facebook sarreren irakurketa etendu gabe. Askoz erosoago eta arinago egiten dut horrela.
Ba, azken funtzionalitate hau desgaitu daiteke loturak zuzenean kanpoko nabigatzailean irekitzeko.
Horretarako, menuaren ikurrari sakatu behar zaio Facebook aplikazioan:
Ondoren, Helps & Settings edo Laguntza eta Ezarpenak atalera joan behar da eta hor App Settings (App Ezarpenak) aukeratu.
Ondoren agertzen diren aukera guztien artean:
“Always open links with external browser” edo “Ireki loturak beti kanpoko nabigatzailearekin” agertuko da. Bada, aukera hau gaitu behar da.
Horrela, Facebook app-n agertzen diren lotura guztiak kanpoko nabigatzailearekin irekiko dira hortik aurrera. Horrela ez balitz, Facebook aplikazioa itxi eta ireki behar da berriz.
Utzi erantzuna