Nola ireki Facebook app-ren loturak kanpoko nabigatzaile batekin

Facebook app-ren azkenetariko eguneraketak direla eta, kontaktuen hormetan argitaratzen diren loturak irekitzeko klik egindakoan, Facebook app-an bertan irekitzen dira eta ez sistemaren ohiko nabigatzailean. Erabiltzaile batzuentzat praktikoa izan daiteke funtzionalitate berri hau, baina beste batzuetan, deseroso suerta daiteke. Facebook aplikazioak, lotura horiek irekita, beti uzten du aukera kanpoko nabigatzaile batekin irekitzeko, baina jada interakzio eta beraz, denbora gehiago da.

Nire kasu pertsonalean, kanpoko nabigatzaile batekin zuzenean irekitzea nahiago dut. Alde batetik, orokorrean, hobeto ikusten direlako webguneak ohiko nabigatzailean Facebook app-an baino eta nabigatzeko aukera gehiago ematen ditu, azken finean Facebook app ez da nabigatzailea. Bestetik, ohituta nago nire gustuko nabigatzailea erabiltzera loturak eta webguneak ikusteko. Eta azkenik, erosoagoa suertatzen zait Facebook irakurtzen joatea dena jarraian eta interesgarriak iruditzen zaizkidan loturak bigarren planoan, background moduan irekitzea, Facebook sarreren irakurketa etendu gabe. Askoz erosoago eta arinago egiten dut horrela.

Ba, azken funtzionalitate hau desgaitu daiteke loturak zuzenean kanpoko nabigatzailean irekitzeko.

Horretarako, menuaren ikurrari sakatu behar zaio Facebook aplikazioan:

Ondoren, Helps & Settings edo Laguntza eta Ezarpenak atalera joan behar da eta hor App Settings (App Ezarpenak) aukeratu.

Menuan klik egin eta App Settings aukeratu

Ondoren agertzen diren aukera guztien artean:

“Always open links with external browser” edo “Ireki loturak beti kanpoko nabigatzailearekin” agertuko da. Bada, aukera hau gaitu behar da.

2015 urtarrila 12 114512 CET

Horrela, Facebook app-n agertzen diren lotura guztiak kanpoko nabigatzailearekin irekiko dira hortik aurrera. Horrela ez balitz, Facebook aplikazioa itxi eta ireki behar da berriz.

Internet eta IKT 2014ko estatistika batzuk

BI Intelligence-k, Bisiness Insiderren ikerketa zerbitzuak, Internet estatistika batzuk argitaratu ditu “The Future Of Digital: 2014″ izenburuko artikuluan.

  • Dagoeneko, Internetek ia 3000 milioi erabiltzaile dauzka, alegia, Munduko populazioa 7.200 milioi biztanlekoa bada, Interneteko populazioa ia 3000 milioi biztanlekoa.Interneteko eta munduko populazioa
  • Publizitate diru-sarrerei dagokienez, AEBn, Googleren hazkundea izugarria izan da eta 2013tik aurrera Googlek publizitate diru-sarrera gehiago dauzka inprimatutako aldizkari edo egunkari guztiek baino.Googlek publizitate diru-sarrera gehiago dauzka inprimatutako aldizkari edo egunkari guztiek baino
  • 2014an Google ere nagusia da Interneteko beste gune handiekin alderatuta, tarte izugarri batekin gainera. 2014ko kalkuluen arabera, 70.000 dolarreko publizitate diru-sarrerak eskuratu ditu.Google nagusi da Interneteko beste gune handiekin alderatuta
  • Telebista ikusleria ere jaisten doa etengabe 2007tik.Telebista ikusleriaren kopurua jaisten doa
  • Facebook-ek Telebistak baino jende gazte gehiago erakartzen du.Facebook eta Telebista audientziak adin tarteka alderatuta
  • Streaming-en bitartez jarraitu ahal diren emankizunak konektatutako telebistetan ikusten dira gehien, ondoren mahaigaineko ordenagailuetan eta tarte handiarekin tablet-etan, azkenik sakelako telefonoetan. Badirudi pantailaren tamainak garrantzitsua izaten jarraitzen duela.Streming emankizunak gailuka
  • Egun, telebistak gailu digitalekin partekatu behar du bere esparrua.Telebista eta gailu digitalen erabilera
  • Hala ere, telebistak bideo digitalak baino publizitate diru-sarrera gehiago eskuratzen jarraitzen du.publizitate diru-sarrerak telebista eta bideo digitala alderatuta
  • Baina belaunaldi batzuetan, kontua aldatu daiteke, izan ere, egun, gazteek sakelako telefonoa, tabletak edo ordenagailua erabiltzen dituzte telebista baino gehiago eta prentsa idatzia ez dute apenas erabiltzen. Pertsona nagusiek, ordea, gehiago erabiltzen dute prentsa idatzia eta oso gutxitan ordenagailuak, apenas erabiltze dute smartphonea.
    Medioen erabilera adin tarteka
  • Sakelako telefonoei dagokienez, Samsung-ek saldu ditu smartphone gehien 2014an, Apple bigarren fabrikatzailea da salmentetan. Dena dela, nabarmena da fabrikatzaile txinatarrek lortu duten salmenta igoera, Xiaomi, Lenovo edo Huawei fabrikatzaileak Samsung eta Appleren ostean kokatzen dira eta hazkundea oso handia izan da. Aurreko garaiko puntako fabrikatzaile batzuk, ordea, jaitsiera handia jasan dute, HTC edo Blackberry, esaterako.Smartphone fabrikatzaileen salmenta estatistikak
  • Tableten salmenta nahiko igo da, baina mahaigaineko ordenagailuen salmenta ez da jaisten neurri berean, beraz, badirudi mahigaineko ordenagailuek ez daukatela xurrumurruek esaten zuten adineko krisia.Tablet eta PCen salmenta
  • Phablet-en salmenta, ordea bai igo dela nabarmen.Phableten, telefono eta tableten salmenta
  • AEBko etxeetako telebisten ia %50 Internetera konektatuta daude eta aurreikuspenen arabera telebista konektatuen hazkundeak aurrera jarraituko du.Konektatutako telebisten portzentaiak
  • Ordenagailuen munduan Lenovo, HP, Dell eta Acer fabrikatzaileek saltzen dituzte ordenagailu gehien hurrenez hurren.Ordenagailu fabrikatzaileen salmentak
  • Hori bai, Internetera konektatutako gailuen %60 tablet edo sakelako telefonoak dira.Internetera konektatutako gailuak
  • AEBko herritarrek ordu bat ematen dute eguneko haien sakelako telefonoekin eta hitz egiteko edo mezuak bidaltzeko erabiltzen da gehienbat.Telefonoan emandako denbora
  • Internet trafokoaren laurdena mobila da.
  • China eta India dira smartphonen munduan merkatu nagusiak.Telefonoen merkatua herrialdeka
  • Sakelako telefonoen batez besteko prezioa asko jaitsi da azken urteetan eta aurreikuspenen arabera jaisten jarraituko du.Telefonoen batez besteko prezioa
  • AEBko merkatuan Android da gehien erabiltzen den plataforma sakelako telefonoetan baina Apple ere indartsu dabil Windows Phone-k eta Blackberry-k oso esparru gutxi daukate.Telefono plataformak
  • Munduan, telefono adimentsuen plataformen mapa oso ezberdina da, izan ere, Androidek dauka smartphonen %85a gutxi gorabehera.Munduko estatistikak telefono plataformen artean
  • Tabletetan ere nagusi da Android sistema eragilea. Tableten plataformak
  • Android plataformaren arazoetariko bat bertsioen zatiketa izan da beti, baina egun, zatiketa hori ez da hainbesterako, izan ere, Android sistemetan Jelly Bean eta Kit Kat bertsioak %80ko esparrua dute.  2013. urtean, ordea, grafikan ikusten den bezala, arazo bat suposatzen zuen bertsioen zatiketak.
  • Aplikazio garatzaileek ere Android plataforma nahiago dute.
  • Sare sozialen artean, Facebook-ek dauka erabiltzaile gehien tarte handi batekin, gainera, 1500 milioi erabiltzailerekin. Bigarrena Google Plus da, beti ere erabiltzaile kopurua aintzat hartuta.
  • Ecommerce webguneetako trafikoari dagokionez, ordenagailuak nagusi izaten jarraitzen du. Gero Tabletak eta ondoren smartphoneak. Beraz, oraindik, on-line erosteketak egiteko, ordenagailua erabiltzen omen dute Internet erabiltzaileek.
  • Nabigatzaileen artean Google Chrome erabiltzen da gehien, ondoren MS Internet Explorer eta Mozilla Firefox.
  • Europan, Internet bilaketetan Google da jaun eta jabe.
  • Testu mezuen hazkundea itzela da telefonoetan, batez ere, WhatsApp aplikazioari esker.
  • Etorkizuna, “Gauzen Interneta”, 2019-rako 20.000 milioi galdu egon litezke konektatuta Gauzen Internetaren filosofia jarraituta. Grafikan, etxearen, enpresaren eta azpiegitura publikoaren banaketaren aurreikuspena ikus daiteke.
  • Etxeetan jarriko diren gailu inteligenteetan, aurrezpen energetikoa eta segurtasuna izango dira arlo nagusiak.

Kontuz IP kamera baduzu eta ez baduzu lehenetsitako pasahitza aldatu

ip-kameraJende askok IP kamerak erosten ditu etxeetan edo bulegoetan bideozaintza sistema bakunak montatzeko, bai segurtasun sistema bezala, bai ume txikiak zaintzeko asmoz, esate baterako.

Egia esanda, nahiko irtenbide jatorra da eta gainera, software librea eta doakoak diren hainbat aplikazio daude horrelako sistemak sortzeko, mugimendua antzematen dutenak, besteak beste. Aplikazio zerrendatxo bat idatzi nuen Zibergelan: http://zibergela.bitarlan.net/2010/12/09/web-kamera-bidezko-bideo-zaintza-sistema-etxean/.

Hala ere, kontutan hartu behar da, IP kamera hauetara sartzea ez dela batere zaila lehenetsitako pasahitza aldatu ezean. Ez da inolako sistema apurtu behar, IP kamera bakoitzak, gehienetan, helbide publikoa du Interneten, horrela IP kamera horren jabeak sakelako telefonotik eta edozein lekutatik irudi jarioa ikus dezake. Kontua da, IP kamera horiek emitizen dituzten irudiak ikusteko, erabiltzailea eta pasahitza eskatzen dituztela, eta fabrikatzaile bakoitzak lehenetsitako sarbideak ezartzen dituzte, lehenetsitako sarbide horiek beraz, publikoak dira. Google-n ere posiblea da IP kameren helbideen bilaketak egitea, hemen azaltzen den bezala: http://www.insecam.org/faq/. Emaitzetan agertzen diren lotura guztietan ezin da sartu, logikoki, baina batzuetan bai.

Beraz, IP kamera-ren lehenetsitako pasahitza aldatu ezik, baliteke IP kameraren bitertez, etxeko edo bulegoko irudi pribatuak igortzen ari izatea.

http://www.insecam.org/ webgunean ikus daiteke kamera publikoen zerrenda, dagokion estatuan klik eginda, agertzen dira estatu horretako kamera publikoak, eta zerrendan, parentesien artean estatu bakoitzean zenbat kamera publiko dauden adierazten dute. Arakatuz gero, Euskal Herriko batzuk ere ikus daitezke.

Zorionez, fabrikatzaile askok jada neurriak hartu dituzte eta instalazioan pasahitzak aldatzera behartzen dituzte erabiltzaileak. Hau jakindakoan, erabiltzaile askok ere beren IP kameren lehenetsitako pasahitzak aldatu dituzte eta webgune honetan agertzen diren kamera publikoen zenbakia murrizten joan da neurri handi batean.

Grabitateak 9,81m/s2-ko azelerazioa eragiten du gorputz guztietan, luma ala bola izan

Lurrazalean Grabitateak 9,81m/s2-ko azelerazioa eragiten du gorputz guztietan. Instituturen batean fisika eskolak ematea suertatu zaidanean horrela saiatu naiz azaltzen ikasleei, luma bat dela edo ingudea dela. Kontua da, aireak marruskadura gehiago egiten duela luma batean ingudean baino, eta horregatik  altuera zehatz batetik luma eta ingudea botaz gero, luma erortzen da askoz beranduago, airearekiko marruskaduragatik. Baina …

Facebook-ek erabiltzaileei buruz duen informazioa erabiliko du beste webgune batzuetan iragarkiak erakusteko

ez datsegit

Erabiltzaile bakoitzak, jakinaren gainena ala jakin gabe, Facebooki ematen dizkion datuekin, sare soziala erabiltzaile guztien profila eratzen joaten da. Era honetan, erabiltzaile bakoitzaren datuei esker, iragarki eta publizitate bideratua erakus diezaieke sare sozialeko erabiltzaileei.

Bada, Facebookek bere iragarki pertsonalizatuak beste webguneetara ere hedatu nahi ditu bere erabiltzaileen datuez baliatuta, Facebookek berak iragarri duenez. Horretarako, 2013ko martxoan Microsofti erositako Atlas Solutions irtenbidea erabiliko du.

Cookie-etatik haratago, pertsonak.

Facebookek bere egitasmo honetaz “pertsonengan oinarritutako marketing”-aren ideia nabarmendu du “cookie-etan oinarritutako marketing”-aren ideiaren ordez. Alegia, Facebookeko erabiltzaileak direnei eta  ez direnei buruz duen informazio guztia erabilita, edozein webgunetan publizitate segmentatua eskain dezake. Hau da, Google Adwords-ek egiten duena baino haratago joanda.

Erabiltzaileak diren eta ez direnei buruzko informazioa erabiliko du

Arestian esan bezala, ez du soilik Facebookeko erabiltzaileak direnen datuak erabiliko, sare sozialaren erabiltzaileak ez direnen datuak ere metatzen omen doa sare soziala, hainbat alditan baieztatu den legez. Bere erabiltzaileak ez direnen datuekin ere erabiltzaile hauen ezkutuko profila eratzen joango litzateke sare soziala.

Eta bere erabiltzaileak ez badira, nola pila dezake pertsona hauei buruzko informazioa? Ba, Facebook botoiak edo widgetak dauden webguneetan sartzen direnean edo Facebookeko erabiltzaileek “Bilatu lagunak” aukera erabiltzen badute webgunetik edo telefonotik, besteak beste.

Beraz, Facebook erabiltzailea ez izan arren ere eragina eduki dezake.

Pribatutasuna jokoan

Baina honek guztiak arazo bat dakar, cookiak anonimoak dira, gailu eta nabigatzaile batekin lotzen dira. Facebookeko profilek, ordea, izen eta deiturak dituzte, edo beste era batean esanda,  pertsonekin lotzen dira, eta jarraipena pertsona horrek erabiltzen dituen gailu guztietan egiten da, tabletetan, telefonoetan, ordenagailuetan, edo hozkailuan ere Internet konexioa badauka.

Beti esan da, Interneten zerbitzu bat doan erabiliz gero, erabiltzailea bera dela produktua. Nik ez diot hau txarra edo ona denik, baina bederen erabiltzailea horretaz jabetu behar da, eta kontzienteki, hori jakinda, plataforma erabili nahi duen ala ez erabaki.  Erabiltzaileak une oro ezagutu beharko lituzke plataforma bakoitzak berari buruz dituen datuak eta datu horiek ezbatzeko aukera izan.

Kasu honetan, Facebookek erabiltzailearen profil pribatu honetara sartzeko eskubidea dauka baina erabiltzaileak berak ez. Hori, gutxi balitz ere, Facebookeko erabiltzailea ez izan arren, zure profil ezkutua ere gorde dezake.

Egia esanda, ni neu gero eta aspertuago nago Facebooke-kin, pribatutasun arazo hauetaz gain, nekatuta nago nik izena eman ez dudan taldeetako mezuak eta jakinarazpenak jasotzeaz edo Candy Crush edo Farmville bezalako jokuetarako gonbidapenekin. Facebookek ere alde onak dauzka, jakina, baina desbantaila hauek guztiek abantailei pisua kentzen diete.

PHP kodea sartu WordPress orrialdeetan edo sarreretan

insert php

WordPress-en HTMl, javascript edo CSS kodea sartu ahal dugu orrialdeetan zein sarreretan, baina batzuetan gauza aurreratuagoak egiteko PHP kodea sartu beharra sortzen da. Beti sortu ahal dira aparteko PHP scriptak, baina WordPressen integratu behar dira. Bestela, WordPress gehigarria garatu beharko litzateke baina batuzetan gauza sinple bat besterik ez da behar eta ez du merezi gehigarri bat sortzea.

Hala bada, bi irtenbide sinple daude PHP kodigoa WordPress orrialdeetan eta sarreretan:

  1. Theme-an datorren functions.php fitxategian funtzio bat sortu eta shortcodea sortu funtzio horretarako, gero shortcodea txertatu behar da nahi den orrialdean edo sarreran.
    Adibidez:
    functions.php fitxategian funtzioa gehitzen da.

    function nireFuntzioa ($argumentoak) { include ( TEMPLATEPATH .”/nirefitxategia.php”); }
    add_shortcode (‘lasterbideaPHPFuntzioa’, ‘nireFuntzioa’);
    

    Ondoren, edozein orrialdetan edo sarreratan, lasterbideari deitu ahal zaio.

    [lasterbideaPHPFuntzioa]
  2. WordPress gehigarri edo plugin baten bitartez, nik insert PHP gehigarria probatu dut eta ondo dabil. Gehigarri hau instalatuta eta gaituta, edozein orrialdetan edo sarreretan PHP kodea sartu ahal da, baina non “<?php” jarriko litzatekeen “”. Printzipioz, gehigarri honek iturburu kode zati txikiak jartzeko pentsatuta dago, bertan klaseak, funtzioak eta adierazpen konplexuak sartuz gero, gehigarriak huts egiten du. Horretarako, hobe da aparteko PHP scriptetan klaseak edo funtzioak sortu eta gero orrialdeetan eta sarreretan soilik insert PHPren bitartez include-a egin eta funtzioak deitu edota objektuen instantziak sortu.
    Neronek azken era hau nahiago dut, lehenengo moduarekin, Themearen functions.php fitxategian sartuta, Themea eguneratzen bada edo aldatzen bada gal daitezkeelako eskuz sortutako funtzioak, fitxategi hori Themea-ren menpe dagoelako, Themearena da. Gainera, functions.php fitxategian kodigo asko sartuz gero, Themea astun daiteke eta askotan dira soilik orrialde batean erabili ahal ditugun kode zatiak.Adibidez, WordPress honetan, Baliabideak->Nire konexioa orrialdean erabili dut nik.

    [insert_php]
    echo 'Zure IP publikoa <strong>'.$_SERVER['REMOTE_ADDR'].'</strong> da.<br />';
    include $_SERVER['DOCUMENT_ROOT'] . '/lib/konexioa_lib.php';
    $nabigatzailea=getBrowser();
    echo 'Zure nabigatzailea <strong>' . $nabigatzailea['name'] . '</strong> da.<br />';
    [\insert_php]